XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enpresa gehienak txiki samarrak dira neurriz, joera bezala behinik behin, 2 langiletik 10 langilera bitartekoak gehienak.

Burutzen diren iharduera nagusi bezala aipa daitezke metalen tratamendua, produktu metalikoen fabrikaketa, erramintagintza, tailer mekanikoak, elektrizitate tailerrak, arte grafiko eta inprimategiak, elikagaien transformazioa, industria kimikoak... azpimarratzekoa delarik, bai eta ere, biltegitarako erabiltzen diren lokalen kopuru handia.

Iharduera ekonomikoko sektoreen barruan merkataritza eta zerbitzu sektoreak lehen mailako lekua hartzen udal honetan.

Oinarrian, merkataritzara, ostalaritzara eta konponketetara zuzenduriko iharduera sailen nagusitasuna somatzen da: elikagaien salmentara dedikaturiko iharduerek, tabernek eta jatetxeek hartzen dute udaleko establezimenduen portzentaiarik handiena.

Kultur eskaintzari dagokionez, mugatu samarra da Astigarragan: besterik gabe Oinarrizko Hezkuntza Orokorra (OHO) da.

Astigarragak bi ikastetxe ditu, izan ere: Txomin San Sebastian Herri Eskola eta Regina Apostolorum Ikastetxe erlijiosoa.